Estropadaz betetako asteburua izan da hau Itxas-Gainentzat

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2018ko eka. 4a, 10:28

Piraguismoaren festa ospatu zen larunbatean Bilbon. Egitarauaren barruan, 5,5 kilometroko luzerako estropada jokatu zuten arratsaldean, eta Itxas-Gaineko kirolariak emaitza onekin itzuli ziren etxera.

Irati Osak eta bere aita Xabier Osak lortu zituzten garaipenak proba honetan, lehenak senior mailan, eta bigarrenak beteranoetan, 50 urtetik gorakoetan. Seniorretan, Unai Azkune zazpigarren izan da; jubeniletan Imanol Txapartegi seigarren eta Unai Casquero bederatzigarren, eta infantiletan Josefa Molina bigarren eta Eider Azpitarte 12. Infantiletan baita ere, Oihan Urbieta, Jon Ander Lazkano, Haritz Aizpurua eta Kaiet De Anta erdi aldean ongi moldatu ziren. 

Bilbon baita ere, baina K2an, Unai Azkune eta Eñaut Aizpurua seigarren izan ziren seniorretan, Xabier Osa eta Irati Osa bigarren mistoetan, eta Sara Rezola eta Itziar Carmona laugarren, eta Unai ILundain eta Alex Lazkano bigarren, azken bi hauek kadete mailan. Kadetetan baita ere, Izaro Etxabe eta Leire Sanchez helmugara heltzeko gai izan ziren hiru aldiz irauli ondoren. 

Igandean bi estropadetara joan ziren Itxas-Gainekoak. Batetik, zeharkaldien Kantabriako txapelketa jokatu zen Colindresen eta han izan ziren zumaiarrak, gehienbat alebin eta infantil mailan. Beste talde bat Plentzian izan zen, Butron ibaiaren igoera-jaitsieran. Leire Sanchez eta Itziar Carmona hirugarren izan ziren kadetetan, eta Sara Rezola eta Izaro Etxabe bosgarren. Kadetetan baita ere, Unai Ilundain eta Alex Lazkano irabazleak izan ziren. Seniorretan, berriz, Xabier Osa et Imanol Txapartegi bigarren heldu ziren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide