Taldeko lagun askok ezin izan zuten txapelketan parte hartu. Hala ere, hirugarren postu bikain bat lortu dute taldeka.
Emaitza hauek lortu dituzte Euskadiko txapelketan:
Gizonezkoetan, beteranoak, K2an: Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe, 2.
Gizonezkoetan, beteranoak, K1ean: Jon Lazkano, 3.
Emakumezkoetan, beteranoak, K1ean: Izaskun Gonzalez, 1.
Gizonezkoetan, 23 urtez azpikoak, K2an: Unai Azkune eta Unai Illundain, 2.
Gizonezkoetan, 23 urtez azpikoak, K1ean: Martin Egaña, 3.
Emakumezkoetan, 23 urtez azpikoak, K2an, Sara Rezola eta Leire Sanchez, 2.
Gizonezkoetan, jubenilak, K2an, Alex Lazkano eta Unai Casquero, 3.
Gizonezkoetan, jubenilak, K1ean, Imanol Txapartegi, 3.
Gizonezkoetan, kadeteak, K2an, Jon Ander Lazkano eta Julen Albizu, 3.
Gizonezkoetan, kadeteak, K2an, Haritz Aizpurua eta Peio Gonzalez, 5.
Gizonezkoetan, kadeteak, K1ean, Oihan Urbieta, 3.
Emakumezkoetan, kadeteak, K2an, Josefa Molina eta Izaro Etxabe, 1.
Emakumezkoetan, kadeteak, K1ean, Ane Zalla, 4.
Emakumezkoetan, kadeteak, K1ean, Eider Azpitarte, 8.
Bestalde, Irati Osak aste honetan Espainiako hautatze proba du. Asteartean Galiziarantz abiatu da esprinteko selektibora. Asteazkenean 200 metroko distantzia dauka, ostegunean 500 metrokoa eta ostiralean 1.000 metrokoa. Selektiboen bidez distantzia olinpikoetarako sailkapena lortzen saiatuko da Europako eta Munduko txapelketarako.
Hemen ikus daitezke Josu Lazkanok ateratako argazkiak.