Pontevedrako Verducido urtegian, asteazkenetik ostiralera, Espainiako selekzioko hautaketa probak jokatu dira Europa eta Munduko Pista Txapelketako taldeak osatzeko. Bertan izan da Irati Osa. Nesken 23 urtez azpikoen mailan, 200 metrotan 7. egin du, 500 metrotan 13. eta azkenik 1.000 metrotan 4. postuan amaitu zuen.
Espainiako federazioko hautatzaile eta teknikoek emaitza guztiak aztertu ondoren osatuko dute Munduko eta Europako txapelketetarako taldeak.
Lortutako emaitzekin Iratik aukera handiak ditu uztailaren 11tik 14ra Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako Txapelketan egoteko. Uretan egin beharreko lanak egin ondoren orain hautatzaileen erabakien zai egotea geratzen da.
Bestalde, igandean Pasaiako badiatik aterata Euskal Itsas Ligako 2. proba jokatu zen, eta bertan senior k2 mailan Eñaut Aizpurua eta Jabier Solozabalek osatutako ontziak garaipena lortu zuen. Proba berean Jon Lazkano eta Karmelo Txapartegiren ontziak hirugarren amaitu zuen.
Banakako mailan Oier Aizpuruak helmugan 2. postua lortu zuen esprintean, eta honekin batera beterano mailako garaipena.
Taldeka Itxas-Gainek 2. postua lortu zuen.