Emaitza onak lortu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek Valladoliden

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko uzt. 21a, 10:07

Asteburu honetan Itxas Gaineko partaideak Gaztela eta Leoneko lurraldetan dabiltza lehiatzen. 

Atzo Valladolideko XXI. nazioarteko estropadan aritu ziren, denak ere k4 modalitatean. Horretarako, goizeko 5:00etan abiatu beharra izan zuten Zumaiatik. Guztira, Itxas-Gaineko 19 kirolarik hartu dute parte, eta emaitza paregabeak lortu dituzte.

Kadete mutiletan seigarren izan dira Jonan Lazkano, Julen Albisu, Haritz Aizpurua eta Kerman Arakistain. Jubenil mutiletan hirugarren izan dira Unai Ilundain, Unai Casquero, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi. Jon Lazkanok, Maite Etxabek, Vicente Royok eta Izaskun Gonzalezek osatutako ontzi mistoa laugarren izan da. Seniorretan, Oier Aizpurua, Unai Azkune, Eñaut Aizpurua eta Martin Egaña bigarren izan dira. 

Bestalde, Sara Rezolak eta Leire Sanchezek Euskal Selekzioarekin hartu dute parte asteburu honetan eta 5. postua eskuratu dute.

Ez da hemen amaitu Zumaiarren partaidetza, izan ere, Irati Osa Espainiako selekzioarekin irten da eta garaipena eskuratu dute.

Kanpinetan lo egin ondoren, gaur Sanabriako laku ederrean izango dira bertako nazioarteko estropadan. Bertan k-1, k-2 eta k-4 modalitatetan parte hartuko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide