Itxas-Gaineko bi ontzi igo dira Sellako jaitsierako podiumera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko abu. 5a, 16:15

Sella ibaiaren jaitsiera jokatu dute larunbat honetan, Asturiasen. Arriondas eta Ribadesella arteko 20 kilometroak egin zituzten piraguistek, eta bertan izan dira, beste behin ere, Itxas-Gaineko kirolariak. 

Emaitzei dagokionez, Itxas-Gaineko bi ontzi igo dira nazioarteko jaitsiera honetako podiumera: jubeniletan, Sara Rezola eta Leire Sanchez hirugarren izan dira, eta 35-44 urte bitarteko beteranoetan Izaskun Gonzalez eta Maite Etxabe lehenak. 

Zumaiako piraguismo klubeko beste kirolariek lortutako emaitzak hauek izan dira: k1 jubenil mailan, Imanol Txaparteko zortzigarren izan da, Unai Ilundain hamargarren, Alex Lazkano 15. eta Unai Casquero 17. 

Kadetetan, k2an, Jon Ander Lazkano eta Oihan Urbieta hamargarren izan dira, Julen Albizu eta Kerman Arakistain 20., eta Haritz Aizpurua eta Peio Gonzalez 21.

Beteranoetan, k2an, Oier Aizpurua eta Izaro Etxabe zazpigarren izan dira

Aurten abian jarri dute Surf ski izeneko mailan, berriz, Jon Lazkano laugarren izan da, Eñaut Aizourua bosgarren, Javier Solozabal 18., eta Carmelo Txapartegi 19. 60-70 urte arteko beteranoetan, Cenci Urtiaga 14. izan da. 

Klubetako sailkapenean, Itxas-Gainek 19. postua lortu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide