Espainiako maratoi txapelketan hartu du parte Itxas-Gainek asteburu honetan, Pontevedran

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko abu. 19a, 09:19

Distantzia luzeko modalitatean hainbat palistek hartu dute parte eta taldeak emaitza oso onak lortu ditu.

Kontutan hartzekoa da proba gogorra dela, distantzia luzeaz gain porteoak –piragua eramanez korrika saioak– ere badituela. Irati Osak lortutako emaitzekin, Txinan jokatuko den munduko maratoi txapelketa jokatzeko aukera lortu du, bi modalitateetan, k1ean eta k2an. Baita ere aipatzekoa da Martin Egañak egindako lana: postu bakar batengatik ez du lortu munduko txapelketarako txartela. Ikuskizun bikaina ere eskaini du Martin Egañak eta Unai Azkunek osatutako k2ak kategoria absolutuan lortutako 6. postuarekin.

Asteburuko emaitzak hauek izan dira:

Jubenilak

Imanol Txapartegi: 11 (k1)
Unai Casquero: 19 (k1)
Alex Lazkano: 21 (k1)
Imanol Txapartegi - Unai Casquero: 8 (k2)
Leire Sánchez - Sara Rezola: 4 (k2)

Senior (23 urtez azpikoak)

Martin Egaña: 2 (k1)

Senior (absolutua gizonezkoak)

Martin Egaña-Unai Azkune: 6 (k2)
Senior (absolutua emakumezkoak)
Irati Osa: 3 (k1)
Irati Osa-Arantza Toledo: 1 (k2)

Kadeteak

Kerman Arakistain: 38 (k1)
Oihan Urbieta-Jon Ander Lazkano: 8 (k1)
Haritz Aizpurua-Peio González: 18 (k2)

Beteranoak 39-44

Eñaut Aizpurua: 8 (k1)
Jon Lazkano: 6 (k1)
Eñaut Aizpurua-Jon Lazkano: 2 (k2)
Izaskun Gonzalez: 1 (k1)
Izaskun Gonzalez-Maite Etxabe: 2 (k2)

Klubei dagokionez, Itxas-Gain zazpigarren izan da. 51 klubek hartu dute parte txapelketan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide