Urola ibaiaren igoera-jaitsiera eta Sakoneta-Zumaia itsasoko proba, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2020ko uzt. 8a, 10:26

Zumaian ohikoak diren piraguismo probak ez direla egingo erabaki dute, federazioko kideekin eta udaletxeko kirol arduradunekin hainbat elkarrizketa izan ondoren.

Euskal eta Gipuzkoako piraguismo federazioetako kideekin eta udaletxeko kirol arduradunekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, eta kanpoko edozein kirol ekitaldietan jarraitu beharreko segurtasun protokoloen egoera aztertu eta gero,  dauden arriskuak oso handiak direla uste dugu, eta horregatik, erabaki dugu aurten hobe dela Zumaian ohikoak diren piraguismo probak ospatu gabe uztea.

Hori dela eta, Uztailaren 18 eta 19an ospatuko liratekenak (Urola Jaitsiera pistan, eta Sakoneta-Zumaia itsasoko proba) bertan behera uztea erabaki dugu.

KOMISIOA.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide