Martinek eta Unaiek 2.000 metroko semifinala izan zuten larunbatean, 5.000 metroko finalera pasatzeko. Martin Egaña berrogeita laugarren sartu zen helmugan, eta finalerako sailkatu zen. Unai Azkune, aldiz, kanpoan geratu zen.
Igandeko jardunaldian, Irati Osa izan zen txapelketari hasiera eman ziona. Bosgarrena izan zen senior mailan, maila izugarria erakutsita. Aurrenengo taldean joan zen ibilaldi guztian zehar, azken momentuan bosgarren geratu arte.
Martin Egaña, ordea, hogeita hamazazpigarrena izan zen finalean, eta lehiaketa bikaina egin zuen. Aipatzekoa da hirurak senior mailako gazteenak direla, aurrenengo urtekoak.
Iñigo Peñak ezin izan du aurten txapelketan parte hartu Olinpiar Jokoak prestatzen buru-belarri dabilelako. Zorterik onena opa diogu klub guztiak.
Ziur gaude Itxas-Gain gailurrera eramango duela gure senior taldeak.