Palentziako Velilla del Rio Carrion herrian izan dira asteburu honetan Itxas Gaineko piraguistak, 55. urtez antolatu duten nazioarteko txapelketan.
Emaitza bikainak eskuratu dituzte guztiek ere. Irati Osa, esaterako, emakumezkoen K1ean aurreneko postuan sailkatu zen Mara Santos piraguistaren atzetik. Ane Zalla eta Maite Etxabe ere bizkorrenak izan ziren K2an.
Xabier Osak, berriz, hirugarren egin zuen bere kategorian, eta Oihan Urbietak bigarren jubenilen mailan. Podiumera igotzeko zorterik ez zuten izan gainerako piraguista zumaiarrek, baina txapelketa ederra egin zuten haiek ere, besteak beste, Martin Egañak, Julen Albizuk, Kaiet de Antak, Peio Gonzalezek, Eñaut Aizpuruak eta Haritz Aizpuruak.
Guztien ahaleginari esker, seigarren postuan sailkatu zen Itxas Gain taldekako sailkapenean.