Eguraldiak baldintzatutako proba izan zen, eta ordutegia aurreratu behar izan zuten antolatzaileek iragarpenek enbata iragartzen zutelako. Eta hala gertatu zen; probaren azken kilometroetan haize bortitza izan zuten kontra eta azken piraguisten eta SUPeko parte hartzaile batzuen proba amaiera asko baldintzatu.
Itxas-Gain taldeak bertara bederatzi piraguista eraman zituen, eta lortutako emaitzekin gustura bueltatu ziren etxera; batzuk lortutako postuekin eta beste batzuen kasuan, esperientziarekin.
Maite Etxabek emakumezko SS1 modalitate absolutoan 3. postu bikaina lortu zuen, Amaia Osaba nafarraren eta Joana Sousa portugaldarren atzetik soilik 2 segundotara iritsiz.
Mutiletan, beterano -50 mailako proba partaide portugaldar batek irabazi zuen, Luis Venturak. Proba honetan Oier Aizpuruak 2. postua lortu zuen, 10 segundutara; Eñaut Aizpuruak, aldiz, 4. postua lortu zuen. Era berean, Iñaki Unanue arraunlari ohiak piraguista bezala bere debuta egin zuen, eta helmugara 12. tokian iritstea lortu zuen bere lehen esperientzi berri honetan.
Beterano mailarekin jarraituz, +50 mailan, Itxas-Gaineko Jose Mari Villagarcia donostiarrak garaipena lortu zuen. Maila berean, Javi Lizancos 5. izan zen, Josu Etxaniz 12. eta Peio Romatet 17.
Amaitzeko, Itxas-Gain taldeko partaide batek historian lehen aldiz SUP modalitatean egin zuen debuta. Olatz Agirregabiriak baldintzei aurre eginez proba amaitzea lortu zuen eta 3. postuan amaitu zuen.
Datorren astean, larubatean, Euskadiko maratoi txapelketan izango dute hitzordua Gasteizko Ulibarri Ganboa urtegian taldeko nagusienek. Igandean, aldiz, lehiaketa denboraldiari amaiera emango diote klubeko kimu eta infantilek Eskola Kirolakeko seigarren probarekin Pasaian