Irteera arratsaldeko 16:00etan eman zieten Santiago hondartzatik, eta piraguistek Sakoneta parean jarrita zegoen buiari buelta eman ondoren iritsi ziren Talaipe pareko helmugara. Guztira 12 kilometroko ibilbidea osatu zuten, bero latz eta haize eta olatu gabeko jardunaldi batean.
Proba hau Euskadiko kopako 3. proba puntuagarria izateaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere bada, eta horregatik, itsasoan aritzen diren piraguistez gain, klubeko beste piraguistek ere parte hartu zuten guztien artean puntuak egiteko. Bai lortu ere: Itxas Gain taldekako Gipuzkoako Txapeldun izendatu zen. Bigarren postuan azken probako garailea izan zen, Pasaia Kayak, eta hirugarren, Hondarribiako Arroja Kaya taldea izan zen.
Joan den astean klubeko hiru piraguistek Euskadiko selekzioarekin Frantziako selekzioa osatzeko proba batean parte hartu zuten, eta bertan egindako harreman ondorioz Euskal Herriko eta kantabriako piraguistez gain, Frantziatik etorritako bost piraguistek ere parte hartu zuten.
Hemen ikus ditzakezue probako argazki batzuk.
Argazkilaria: Oier Romatet.
https://photos.app.goo.gl/vSPFL449iGu82AQg9