Ocean Race munduko surfski txapelketan izango dira Itxas Gaineko bost kide

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko urr. 6a, 14:00

Itxas Gaineko piraguistek denboraldiari amaiera emango diote asteburu honetan.  Joan den astean Xabi eta Irati Osa  Portugalen izan baziren munduko maratoi txapelketan, oraingo honetan klubeko beste bost piraguista lehiatuko dira herrialde horretan, bertan jokatuko baita 2022ko Ocean Race munduko surfski txapelketa.

Irteera  Viana do Caselon izango dute eta, 20 kilometro egin beharko dituzte itsasoan, Esposendeko Ofir eremuan helmugara iristeko.  

Proba gaur arratsaldeko 16:00tan hasiko dute emakumezkoek, eta 10 minutu beranduago gizonezkoek. 

Guztira, 413 parte hartzaile izango dira, eta oso maila altua aurreikusten da. Munduko herrialde guztietatik helduko dira piraguistak Portugalera.
 
Horien artean lehiatuko dira Itxas Gain elkarteko Maite Etxabe, Jose Mari Villagarcia, Iosu  Aguirrezabalaga, Oier eta Eñaut Aizpurua anaiak.



Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide