Emaitza bikainak lortu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek Munduko Surfeski Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko urr. 9a, 17:43

Portugaleko Esposende hirian izan dira Itxas-Gaineko bost piraguista, surfski modalitateko Munduko Txapelketan. Mundu osotik joandako 500 bat parte hartzaileren artean, urrezko domina lortu du Maite Etxabek eta brontzezkoa Oier Aizpuruak, biek beteranoen mailetan. 

Maite Etxabek lehenengo postua lortu zuen 45 eta 49 urte artekoen mailan. Azpimarratzekoa da emakume guztiak kontuan hartuta, bigarren onena izan zela, 35 urteko hegoafrikar baten atzetik.

Gizonezkoen proban, hiru piraguista izan ziren 45-49ko mailan, eta han ere emaitza oso onak lortu zituzten. Oier Aizpurua hirugarren izan zen, Hegoafrikako bi piraguisten atzetik. Zilarrak azken metroetan egin zion ihes, hondartzara jaisteko unean hegoafrikarretako bat  bera baino abilago izan zelako, nahiz eta proba osoan, 20 kilometrotan, atzean utzi zuen uneoro.

Bere anaia Eñaut Aizpuruak ere lan bikaina egin eta bosgarren amaitu zuen, hondartzara iristeko unean istripu txiki bat izan zuen arren. Kategoria berberean, Iosu Agirrezabalagak 23. postua lortu zuen bere estreinako txapelketan. 15 piraguista utzi zituen atzean.

Amaitzeko,  50-54 urteko  kategorian,  Jose Maria Villagarciak  bigarren postua lortu zuen  eta, Oierrekin gertatu bezala,  20 kilometro aurretik osatu ondoren, 10 segundo eskasengatik podiumeko lehenengo postua ezin izan zion kendu garaile izan zen australiar surfskilariari.
 
Txapelketako podium ia guztietan Hegoafrikako eta Australiako piraguistak izan dira, bi herrialde horiek kirol modalitate honetan duten mailaren erakusgarri. Beraz, Itxas-Gain taldeko hiru ordezkarik etxera dominekin itzultzeak beraien eta elkarte osoaren lana goraipatzen du.
 
Honekin  2022 kirol denboraldi luze hau amaitutzat ematen du elkarteak. Datorren larunbatean, urriaren 15ean, lau urtetik behin egin ohi den piraguisten festa izango dugu herrian. Eta igandean kimu eta infantilen Eskola  Kirolakeko bi proga jokatuko da Zumaian bertan. 
 
Jardunak ez du etenik!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide