Larunbat goizean kadete mailako Asier Aizpuruak zortzi kilometrko ibilbidea egin behar izan zuen eta zilarrezko domina eskuratu zuen Kanariar Uharteetako partaidearen atzetik.
Helduek Bañugues eta Candas herrien arteko hamabost kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, itsas eta haize zakar bati aurre eginez, proba oso gogor batean.
Bertan lortutako emaitzarik aipagarriena emakumezko beterano mailan Maite Etxabek lortu zuen. Bere kategorian irabazi, eta horrez gain sailkapen orokorrean zazpigarren postu ikaragarri batean iritsi zen helmugara.
Halaber, kategoria berdinean baina gizonezkoetan, Oier eta Eñaut Aizpurua anaiek podiumeko lehen bi postuak bereganatu zituzten.
Bestalde, +50 kategorian, Jose Maria Villagarciak klubeko hirugarren urrea lortu zuen, eta +60 kategorian Javier Lizancos ez zen gutxiago izan, eta baita ere irabaztea lortu zuen. Senior sub 23 mailan, Haritz Aizpuruak hamargarren postuan amaitu zuen bere lana.
Igandean aldiz, infantil mailako proban, Amaia Aizpuruak zazpigarren postuan amaitu zuen bere debuteko lasterketa hau.
Helduek, igandean, binakako lasterketetan beste bi urre lortu zituzten, Eñaut eta Maite, eta Oier eta Jose Mari Villagarciaren eskutik.
Gainera, Eñautek beste proba bat egiteko indarrak izan zituen, eta Haritzekin batera bederatzigarren postua lortu zuten seniorretan.
Emaitza guzti hauei esker, Itxas Gainek Espainiako Beterano mailako kluben sailkapenean lehen postua lortu zuen istorian lehen aldiz.
Asteburu hontan aldiz, igandean, Pasaiako uretan hasiko da Euskadiko Itsas liga eta joan den urteko kluben arteko garaipena berretsi nahi dute elkarteko kideek.