10-14 urte arteko haur eta gazteentzat ate irekien jardunaldiak egingo ditu Itxas-Gain piraguismo klubak, adin tarte horietako gazteak kirol horretara erakartzeko.
Datorren astean izango dira horiek, hain zuzen ere, astearte, asteazken eta ostegunean. Hiru egun horietan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Itxas Kiroldegian izango dira piraguistak ateak zabalik.
Edozein zalantza izanez gero, 609- 92 29 30 telefono zenbakira deitu beharko dute interesa dutenek.