Etorkizuneko piraguistak izan dira protagonista Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2024ko mai. 15a, 14:30

Larunbatean taldeko heldu eta gazteen txanda izan zen Kantabrian, eta igandean Itxas Gain taldeko txikiena izan zen Zumaiako uretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola Kirolak programaren barruan, Gipuzkoako ur lasaietako txapelketa jokatu zen igande goizean Zumaian. Gipuzkoako piraguistez gain, inguruko lurralde edo erkidegotako kirolariak ere erakarri zituen, hala nola, Bizkaia, Nafarroa eta Kantabriako taldeetako gaztetxoak. Kimu maila eta infantil mailako haurrak izan ziren lehian, 11-14 urte artekoak; guztira 100 haur bildu ziren. Kimuek 1.500 metroko distantzia osatu zuten; Infantilek, aldiz, 3.000 metro osatu zituzten.

Itxas Gaineko taldekideen emaitzak honakoak izan ziren:

  • Kimu B K-1 neskak: Kaira Sainz-Maza 1.
  • Kimu B K-1 mutilak: Shon Alberdi 8. , Leo Lebrero 9.
  • Infantil A K-1 neskak: Amaia Aizpurua 1, Noa Buforn 2., Maddi Olaizola 7.
  • Infantil B K-1 neskak: Maddi Aizpurua 6.
  • Infantil A K-1 mutilak: Asier Oliva 10.
  • Infantil B K-1 mutilak: Josu Larrañaga 7., Xuban Arrizabalaga 13., Darel Sainz-Maza 14., Xabier Martinena 16.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako Dia Supermerkatuaki lehiakide guztientzat hamaiketakoa eskaintzeagatik.

Zailtasunak zailtasun, Itxas Gain taldeak Zumaiako piraguismoaren etorkizuna bermatuko duten kirolariei piraguismoa erakutsi eta irakasteko erronkarekin jarraitzen du buru belarri, eta ate joka dugun udaran haur, gazte nahiz helduentzat piraguismo ikastaroak eskainiko ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide