Munduko Ocean Canoe Racing txapelketa piraguismo txapelketa jokatuko dute egunotan Madeira uhartean (Portugal). Parte hartze handia izango du txapelketa honek, mundu osoko 35 herrialdetako 431 piraguista bertaratuko direlako proban parte hartzera. Horien artean izango dira Itxas Gain klubeko lau kide.
Gaur, 14:30ean, ekingo diote txapelketako proba nagusiari, Machico herritik abiatu eta Funchal hiriburura iritsi arteko 21 kilometroak egin arte. Azken egunotan bezala, gaur ere bero handia espero da, eta haize eta itsaso egoera oso teknikoa iragartzen dute.
Proba honetan egingo du debuta nazioarte mailan Asier Aizpurua jubenilak, azken Espainiako txapelketan lortutako emaitzari esker.
Larunbatean, aldiz, ibilbide berdinari ekin beharko diote aurre, baina oraingoan Ss2 edo binakako ontzietan. Asierrek Kanariar Uharteetako Nur Hachawi rekin osatuko du ontzia.
Bestalde klubeko sei kide, infantil mailako hiru eta kadete mailako beste hiru, Euskadiko selekzioarekin Castelldefellsen (Herrialde Katalanak), Bartzelonako Olinpiar Jokoetan erabilitako kanalean egongo dira asteburuan autonomia erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen, abiadurako edo pistako probetan.