Eskolarteko Gipuzkoako bigarren proba jokatu dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Pasa den igandean, kimu eta infantil mailako Gipuzkoako bigarren proba jokatu zuten Zumaian, Itxas-Gain elkarteak antolatuta.

Probak goizeko 11:30ean abiatu ziren, kimu mutilekin; ondoren, kimu nesken txanda izan zen. Hauek 1.500 metroko lanari ekin behar izan zioten aurre. Horien ondoren, infantil mailako nesken txanda izan zen eta egunari amaiera infantil mutilek eman zioten. Biek egin beharreko lana 3.000 metrokoa zen. 

Bertara, Gipuzkoako klubetako neska-mutilez gain, Nafarroako piraguistak ere gerturatu ziren.

Gazteek izango duten hurrengo proba datorren azaroaren 9an jokatuko da, Pasaian.

Itxas-Gain elkarteak lerro hauen bitartez parte-hartzaile eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkie eta, bereziki kasu honetan, DIA supermerkatuari, emandako laguntzagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide