Denboraldiko kirolari nabarmenenak zoriontzeko aprobetxatu zuten, erakutsitako mailagatik, eta Itxas Gainen izena Europa eta mundu maila handiko podiumetara eramateagatik, bai pistako probetan, bai itsasoko kayakean ere.
Lerro hauen bidez, Itxas Gainek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkie hainbeste sakrifizio dakarren kirol honetan lehiatzen jarraitzen diren kide guztiei, eta aldi berean, gure klubarekin bat egin duten gazteak animatu nahi ditu hain kirol ederraz gozatzen jarrai dezaten. Batez ere, Itxas Gainek beti adiskidetasunaz eta errespetuaz erakutsi nahi izan duen filosofiari eustera bultzatu nahi ditu, ahaztu gabe gure arteko adiskidetasuna eta elkarkidetza dela gure baitan beti baloratu den helburua lortzeko oinarria.
Sailkapenak
Iñigo Peña
- 3. K-4 1.000 metroan senior gizonetan. Sprint kategoriako Europako txapelketan (Szeged – Hungaria, 2024-06).
- 4. K-2 1.000 metroan senior gizonetan eta 8. K-4 500 metroan senior mistoan, Munduko txapelketan (Uzsamarkand – Uzbekistan, 2024-08).
Irati Osa
- 1. K-2 emakume seniorretan eta 6. K-1 emakume seniorretan, maratoiko Europako txapelketan (Poznan – Polonia, 2024/07).
- 6. K-2 emakume seniorretan eta 9. K-1 emakume seniorretan, maratoiko Munduko txapelketan (Metkovic – Kroazia, 2014/09).
Eider Amundarain
- 10. K-1ean emakumeetan, 23 urtez azpiko kategorian, maratoiko Europako txapelketan (Poznan – Polonia, 2024/07).
- 15. K-1ean emakumeetan, 23 urtez azpiko kategorian, maratoiko Munduko txapelketan (Metkovic – Kroazia, 2024/09).
Asier Aizpurua
- 3. SS2an jubenil mistoan eta 8. SS1ean jubenil gizonetan, Itsas Kayakeko Munduko txapelketan (Madeira – Portugal, 2024/10).