Espainiako Neguko Txapelketa jokatuko du Itxas Gainek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2025ko mar. 14a, 14:19

Piraguistak Sevillan.

Aurreko asteetan Itxas Gaineko piraguistek Bizkai, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak izan dituzte, eta datorreb asteburu honetan Sevillan (Espainia) jokatuko den Espainiako neguko txapelketan izango dira.

Andaluziarako bidea hartuko dute Itxas Gain piraguismo klubeko kirolariek. Izan ere, asteburu honetan Espainiako neguko piraguismo txapelketa jokatuko dute Sevillan, eta bertan izango dira Zumaiako klubeko kirolariak. Itxas Gainekoek jarraipena emango diote txapelketen denboraldiari, aurretik Bizkaiko, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan aritu dira eta. 

Kategoria desberdinetan jokatuko dute txapelketa, junior, senior eta beteranoetan, hain zuzen, eta Itxas Gaineko ordezkaritza hamabost lagunek osatuko dute. 

Larunbatean, senior eta junior kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte. 3.000 distantzia egingo dute piraguistek, igandeko finaletara sartzeko. Azken hori 5.000 metrokoa izaten da. 80 partaide izaten dira final bakoitzean, lehiaketa gogorra izaten da. Irteera ona edukitzea garrantzitsua da, arazotan ez sartzeko.

Beteranoek berriz, larunbat arratsaldean zuzenean finalak jokatuko dituzte, 5.000 metroko distantzian.

Zorte ona opa diegu Zumaiako piraguistei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide