Sevillan (Espainia) jokatutako neguko Espainiako piraguismo txapelketa izan da Zumaiako Itxas Gain klubeko ordezkaritza. Jubenil, 23 urtez azpiko, senior eta beterano mailetan aritu dira, eta denboraldi aurrean egindako lan dena erakusteko aukera izan dute.
Ostiralean, goizean goiz abiatu ziren zumaiarrak. Larunbatean sailkapen proba egin eta gero, igandean 5.000 metroko finalei aurre egin zieten, honako emaitzak eskuratuz:
Gizon jubenilak:
- Asier Aizpurua: 24.
- Xabat Bergara: erlojuaren aurka 74.
- Oihan Irizar: erlojuaren aurka 113.
Emakume jubenilak:
- Ana Martinena: 13.
- Maddi Uzkudun: 56.
- Izar Iruretagoiena: erlojuaren aurka 76.
Emakume 23 urtez azpikoak:
- Josefa Molina: 20.
- Eider Amundarain: 23.
Gizon seniorrak:
- Aimar Amundarain: 41.
Emakume seniorrak:
- Irati Osa: 7.
- Maite Etxabe: 45.
Gizon beteranoak 35-39 urte:
- Iñigo Lois: 10.
- Iñaki Fernandez: 13.
Gizon beteranoak 55-59 urte:
- Xabi Osa:🥈
Emakume beteranoak 40-44 urte:
- Eukene Saez: 10.
Emakume beteranoak 45-49 urte:
Maite Etxabe:🥇
Guztira, 113 taldek parte hartu zuten txapelketan, eta Itxas Gainek 22. postua lortu zuen. Gainera, emakumeen 23 urtez azpikoen ligan zazpigarren geratu da. Zorionak parte hartzaile guztiei egindako lana eta esfortzuagatik.