Udako piraguismo ikastaroetarako izena zabaldu du dagoeneko Itxas Gainek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2025ko mar. 28a, 14:30

Uztailean eta abuztuan egingo dituzte ikastaroak, hamabostalditan banatuta, eta haurrei zein helduei zuzendutako jarduerak izango dira. 

Oraindik ere uda heltzeko hilabeteak falta badira ere, uda sasoian eskainiko dituen piraguismo ikastaroetarako izen ematea zabaldu du dagoeneko Itxas Gain klubak. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte jarduera horiek, hamabostalditan banatuta, eta haurrei zein helduei zuzendutako saioak izango dira. 

Haurren saioak 8 urtetik gora umeei zuzendutakoak izango dira. Lau txandaren artean aukeratu ahal izango dute: uztailaren 7tik 18ra, utzailaren 21etik abuztuaren 1era, abuztuaren 4tik 15era, eta abuztuaren 18tik 29ra. Ordutegia ere aukeratzeko parada izango dute: 9:30etik 11:00etara, edo 11:30etik 13:00etara. Matrikula 70 eurokoa izango da hamabostaldiko.

Helduen kasuan, 18:00etatik 19:30era arte izango dira saioak, uztailean zein abuztuan. Horien kasuan, matrikula 90 eurokoa izango da. 

Jarduera hauetan parte hartu nahiko dutenek itxasgainuda@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide