Sei domina lortu zituzten Itxas Gain klubeko piraguistek pasa den asteburuan Banyolesen jokatutako Espainiako maratoi txapelketan. Horrekin batera, Ana Martinenak (Valentziako Andrea Jimenez piraguistarekin batera) eta Irati Osak ekainean Portugalen jokatuko diren Europako Txapelketarako txartelak lortu dituzte.
Zumaiako klubeko kirolariek lortutako emaitzak honakoak izan ziren:
Emakumezko kadeteak K1
- Maddi Olaizola, 12.
Emakumezko kadeteak K2
- Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarro, 9.
Gizonezko kadeteak K2
- Josu Urbistondo eta Danel Cuadrado, 16.
Junior mistoak K2
- Asier Aizpurua eta Maddi Uzkudun,🥇
Emakumezko juniorrak K1
- Maddi Uzkudun, 10.
Gizonezko juniorrak K1
- Asier Aizpurua, 11.
Emakumezko beteranoak 45-49 K1
- Maite Etxabe,🥇
Gizonezko beteranoak 45-49 K1
- Oier Aizpurua, 5.
Misto beteranoak K2
- Maite Etxabe eta Oier Aizpurua,🥇
Gizonezko beteranoak 35-39 K1
- Iñigo Lois, 4.
- Iñaki Fernández, 5.
Gizonezko beteranoak K2
- Iñigo Lois eta Xabier Osa,🥈
Gizonezko beteranoak K1
- Xabier Osa,🥈
Emakumezko juniorroak K2
- Ana Martinena eta Andrea Jiménez,🥇
Gizonezko seniorrak K1
- Martin Egaña, 10.
- Aimar Amundarain, 14.
Emakumezko seniorrak K1
- Irati Osa,🥉
Emakumezko sub-23 K1
- Josefa Molina, 8.
- Eider Amundarain, 5.
Aste honetan ere buru-belarri izango dira lehiatzen. Batzuk, Alacanteko Vila Joiosa herrian izango dira, Eurochallenge itsas kayak proban –aurten Munduko kopa–, eta igande goizean etxean bertan jokatuko da Eskola kirola jardunaldia eta bertan klubeko kimu eta infantilak lehiatuko dira.