Itxas Gain, Eurochallenge surfski proban

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Oier Aizpurua eta Joxemari Villagarcia, Alacanteko podiumean.

Itxas-Gain taldeak piragua munduan diziplina anitzekoa dela frogatu du beste behin ere. Herria San Telmo jaietan murgilduta diharduen bitartean, klubeko kideek entrenamenduen fruituak erakusten jarraitu dute lehiaketa desberdinetan.

Joan den asteburuan Espainiako maratoi txapelketatik dominekin itzuli baziren, ostegunean, Alacanteko Vila Joiosan egin zen Eurochallenge surfski nazioarteko probatik ere ez ziren esku hutsik itzuli.

Proba hau aurten Munduko kopa ere izan da, eta bertan 230 piraguistak hartu dute parte, tartean klubeko lau kidek.
Beterano mailan, podiumeko bi postu lortu dutuzte Oier Aizpurua eta Joxemari Villagarciak, urrea eta brontzea izan baitira.

Igande goizean ere herriko jaien egitarauaren barruan, goizeko 11:00etan, Eskola kirola jardunaldia izango dute klubeko kimu eta infantilek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide