Udan piragua alokairua eskainiko du Itxas Gainek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Alokagai dauden piraguiak, artxiboko irudian.

Piragua alokairu zerbitzua eskainiko du uda honetan ere Itxas Gain kirol elkarteak.

Aurreko urtetan bezala, piraguan aritzeko aukera eskainiko du Itxas Gain kirol elkarteak. Horretarako, piraguak alokatzeko aukera izango dute kirol jarduera horretan aritu nahiko dutenek.

Udan, ekainean, uztailean eta abuztuan izango dira piraguak alokagai, kirol elkarteak Itsas Kiroldegian duen lokalean, egunero 09:00etatik 19:00etara bitartean.

Haurren kasuan, 10 euro ordainduko dituzte orduko eta 15 euro orduko helduen kasuan.

Interesdunek 623 31 85 85 telefono zenbakira deitu ahal izango dute klubarekin harremanetan jartzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide