Klubeko beteranoak, Europako piraguismo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Ander Lois, Portugalen jokatutako txapelketan.

Maratoi modalitateko Europako piraguismo txapelketa ari dira jokatzen egunotan Portugalen. Itxas Gaineko piraguista beteranoek egin dute beraien lana. Asteburuan, Irati Osa eta Ane Martinenaren txanda izango da. 

Maite Etxabe, Iñaki Fernández eta Iñigo Lois beteranoak Ponte De Liman (Portugal) jokatzen ari diren maratoi modalitateko Europako txapelketan parte hartu dute aste honetan.

Astelehen goizean, Iñigo Lois K1 proban lehiatu zen, seigarren postua lortuz. Maite Etxabek lehen postua lortu zuen K1 proban arratsalde horretan bertan, Europako txapeldunean bihurtuz.

Astearte eguerdian, Iñigo Lois (Aitor Arrietarekin batera) K2 proban lehiatu zen zazpigarren postua lortuz. Azkenik, Maite Etxabek eta Iñaki Fernandezek lehen postua lortu zuten astearte arratsaldean, K2 mistoan.

Zorionak!!!💙💙💙

K1 gizonak 35-39. Iñigo Lois: 6.

K1 emakumeak 45-49. Maite Etxabe:🥇

K2 gizonak 45-54. Iñigo Lois eta Aitor Arrieta: 7.

K2 mistoa 35-44. Maite Etxabe eta Iñaki Fernandez:🥇

Horiez gain, klubeko Irati Osa eta Ana Martinena Ponte De Liman dira Europako txapelketa jokatzeko zain. Iratik bihar goizean short race karrera du, eta, larunbatean, Anak, Andrea Jimenezekin batera, K2 lasterketa du. Azkenik, igandean Irati Eva Barriosekin lehituko da K2 proban.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide