Gaztela eta Leonen eta Pasaian izan dituzte hitzorduak Itxas Gaineko piraguistek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2025eko uztailaren 8a

Pasa den asteburuan Itxas Gaineko kirolariak bi taldetan banatu behar izan dute, txapelketa eta kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko. 

Talde nagusia Gaztela eta Leon (Espainia)  aldean izan da, Valladolideko eta Sanabriako hitzordu bikoitza betetzeko. Bi lehiaketa horiek urteko egutegian “bereziak” bezala markatuta daude, K-4 modalitateko estropadak izaten direlako. Urtean zehar ez dira proba asko izaten ontzi hauentzako eta talde asko gerturatzen da.

Alde batetik, kluben arteko lehiaketak izaten dira eta horiek amaituta, nazioarteko selekzioen eta erkidego ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketak izaten dira.

Larunbatean 26 del Gran Premio Internacional K4 Trofeo Ciudad de Valladolid jokatu zuten, Valladolid hiria gurutzatzen duen Pisuerga ibaietako uretan.

Txapelketa hori amaiturik, remolkeak kargatu eta Lago de Sanabriako parke naturalera abiatu ziren, gaua kanpinetan bertako paraje ikusgarrietan igarotzeko. Igandean Sanabriako Nazioarteko 62. Estropada lehiaketetan aritu ziren, izen bereko lakuan.

Bestalde, Pasaiako urtetan Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa jokatu zuten igandean, taldekako bigarren postu bat lortuz.

Zorionak talde guztiari!! 💙

Asteburuko emaitzak ondorengo hauek izan dira: 

26. Valladolideko Hiria Nazioarteko K4 saria

Emakumezko Senior K4: 1.🥇

  • Izar Iruretagoiena
  • Ana Martinena
  • Eider Amundarain
  • Irati Osa

Emakumezko Kadete K4: 3.🥉

  • Amaia Aizpurua
  • Maddi Olaizola
  • Uxue Ezenarro
  • Noa Buform

Gizonezko Senior K4: 6.

  • Martin Egaña
  • Haritz Aizpurua
  • Aimar Amundarain
  • Iñaki Fernandez

Emakumezko Senior K4 (Espainiako Selekzioa): 1.🥇

  • Irati Osa
  • Alba Esteban
  • Eva Barrios
  • Miram Vega

Gizonezko Jubenil K4 6.

  • Asier Aizpurua
  • Xabat Bergara
  • Oihan Irizar
  • Julen Arakistain

Gizonezko Senior K4 (Euskal Autonomia): 1.🥇

  • Martin Egaña
  • Unai Amostegi
  • Markel Juaristi
  • Aimar Amundarain

Sanabriako 62. Nazioarteko Estropada.

Emakumezko Senior K4: 2. 🥈

  • Irati Osa
  • Eider Amundarain
  • Ana Martinena
  • Maddi Uzkudun

Gizonezko Jubenil K4: 4.

  • Asier Aizpurua
  • Xabat Bergara
  • Oihan Irizar
  • Julen Arakistain

Gizonezko Senior K4: 13.

  • Martin Egaña
  • Haritz Aizpurua
  • Aimar Amundarain
  • Iñaki Fernandez

Emakumezko Senior K4 (Espainiako selekzioa): 1.🥇

  • Irati Osa
  • Eva Barrios
  • Alba Esteban
  • Miriam Vega

Gizonezko Senior K4 (Euskal autonomia): 1. 🥇

  • Martin Egaña
  • Aimar Amundarain
  • Unai Amostegi
  • Markel Juaristi

Gizonezko Senior K2: 2. 🥈

  • Martin Egaña
  • Aimar Amundarain

Emakumezko Jubenil K2: 3. 🥉

  • Izar Iruretagoiena
  • Ana Martinena

Emakumezko Jubenil K1: 9.

  • Maddi Uzkudun

Gizonezko Kadete K2: 11.

  • Josu Urbistondo
  • Danel Cuadrado

Emakumezko Kadete K1

  • Amaia Aizpurua: 5.
  • Uxue Ezenarro: 8.

Emakumezko Kadete K2: 6.

  • Maddi Olaizola
  • Noa Buform

Gizonezko Jubenil K1

  • Asier Aizpurua: 7.
  • Julen Arakistain: 18.
  • Andde De Antta: 20.

Gizonezko Jubenil K2: 4°

  • Oihan Irizar
  • Xabat Bergara

Emakumezko Senior K1: 

  • Irati Osa: 2° 🥈

Gizonezko Senior K2: 9°

  • Iñaki Fernandez
  • Haritz Aizpurua

Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa (Pasaia)

Emakumezko Beteranoak:

  • Maite Etxabe: 1.

Gizonezko Beteranoak +50:

  • Jose Mari Villagarcia: 1.

Gizonezko Beteranoak -50:

  • Oier Aizpurua: 2.
  • Eñaut Aizpurua: 4.
  • Iosu Agirrezabalaga: 7.

Taldeka: 2.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide