Bertan lorturiko emaitzak bikainak izan direla esan genezake, Maitek 5 domina lortu ditu. Hiru urre: k1500, k2500 (Svetlana Kapisovskarekin) eta k4500 distantzietan. Aldiz, k1200ean brontzea lortu zuen; eta, azkenik, k2200 metroetan, zilarra. Azken bi hauetan garailetik segundo erdira, gainera.
Iñigo Loisek, aldiz, zilarrezko bi, k1 eta k2 500 metroetan; eta Maiterekin batera osaturiko k4 500 urrea.
Azken bost domina hauekin denboraldi bikain bati txapela jarri dio gainera klubeko lehendakari eta alebinen arduradun lanetan aritzen den piraguistak. Estatu txapelketetan lehiatu den guztietan irabazteaz gain, ekainean Portugalen jokaturiko Europako Maratoi Txapelketan lorturiko bi urrezko dominak gehitu behar zaizkio.
2024 urtean ere Itsas kayakeko Munduko Txapelketan urrezko eta zilarrezko domina bana ere eskuratu zituen, era honetan modalitate eta distantzia desberdinetan podiumera igotzea lortuz.
Emaitza hauek entrenamendu eta planifikazio gogor baten ondorio bat besterik ez dira, eta lerro hauen bitartez, Maitek eskerrak eman nahi dizkio klubeko kideei eskaintzen dioten laguntza eta animoengatik eta Josema Balenciagari entrenamendu eta lanaren jarraipenagatik.
Asteburuan Galiziako Verducido urtegian Espainiako Pista Txapelketa ere jokatu da, eta bertan klubak zortz piraguista aurkeztu ditu. Iñigo Peñak k1 1000 metroetan brontzezko domina lortu du. Emaitza gazi-gozoa, munduko txapelketarako txartela bakarrik irabazleak lortu baitzezakeen, eta hirugarren postu honekin, Iñigok agur esan dio aurten Munduko txapelketetan egoteko azken aukera horiei.
Orain atseden hartu eta datorren denboraldirako indarrak hartzeko garaia izango du Iñigok berriz ere goreneko txapelketetan egoteko urteroko lehia bizian.