Ate irekiak Itxas Gainek, piraguismoan jardun nahi duten gaztetxoei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2025eko irailaren 8a

Haurrak piraguismoan. (Utzitakoa)

Denboraldi berrian piraguismoan aritu nahi duten gaztetxoei zuzenduta dago eta bihar eta etzi arratsaldez egingo dituzte, klubak Itsas kiroldegian duen lokalean. 

Itxas Gain piraguismo klubak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu aste honetarako. Bihar eta etzi egingo dute, arratsalde partean, 17:00etatik aurrera, klubak Itsas kiroldegian duen lokalean. Deialdi hau denboraldi berrian Zumaiako piraguismo klubean aritu nahiko duten gaztetxoei zuzenduta dago. 

9 eta 13 urte bitarteko (2012. eta 2013. urtean jaiotakoak barne) eta urte osoan piraguismoan aritu nahiko duten haurrei zuzendutako deialdia da honakoa. Ez dute aurrez izena eman beharrik izango; nahikoa izango dute aipatutako orduan Itsas kiroldegira hurreratzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide