Bihar hasiko dituzte entrenamenduak Itxas Gaineko txikienek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Piraguista gazteak.

Piraguista gazteek astearte, asteazken eta ostiral arratsaldetan izango dituzte entrenamendu saioak. 

Uda amaitu eta berehala hasi dituzte entrenamenduak herriko kirol elkarte batzuek. Itxas Gain piraguismo elkartearen kasua da. Hala, elkarteko benjamin, kimu eta infantil kategorietako piraguista gazteek bihar bertan hasiko dituzte entrenamenduak denboraldi berrira begira. 

Entrenamenduak astearte, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte, arratsaldez, 16:45ean hasi eta 18:00etara bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide