Eskolarteko Gipuzkoako bigarren proba jokatu dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Igandeko poban parte hartu zuten piraguistak. (Itxas-Gain)

Pasa den igandean, kimu eta infantil mailako Gipuzkoako bigarren proba jokatu zuten Zumaian, Itxas-Gain elkarteak antolatuta.

Probak goizeko 11:30ean abiatu ziren, kimu mutil eta neskekin. Hauek 1.500 metroko lanari egin behar izan zioten aurre. Horien ondoren, infantil mailako nesken txanda izan zen, eta egunari amaiera infantil mutilek eman zioten. Biek ere egin beharreko lana 3.000 metrokoa izan zen. 

Bertara, Gipuzkoako klubetako neska-mutilez gain, Nafarroako piraguistak ere gerturatu ziren.

Azaroaren 23an izango dute klubeko gazteek hurrengo proba, Pasaian (Gipuzkoa).

Itxas-Gain elkarteak lerro hauen bitartez parte-hartzaile eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkie eta, bereziki, kasu honetan, DIA supermerkatuari, emandako laguntzagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide