Itxas Gaineko piraguistak Sevillan izan dira, Neguko Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2026ko martxoaren 18a

Espaniako neguko piraguismo txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan, Sevilla hirian, Guadalquivirreko uretan. Txas Gain taldeak bederatzi piraguista eraman ditu bertara.

Neguko Espainiako piraguismo txapelketako probak ostiralean hasi ziren, gizonezko beteranoekin, 5.000 metroko probarekin. Aldiz, larunbat goizean juniorren, 23 urtez azpikoen eta seniorren txanda izan zen.

Maila bakoitzean bi talde osatu zituzten. 3.000 metroko kanporaketan, aurrenengo 25 sailkatuen eta hamar denbora hoberenen barruan izan behar ziren finalera pasatzeko. Helburu hori lortuta, igandean 5.000 metroko finalean parte hartzeko aukera eskuratuko zuten. Bestalde, arratsaldean emakumezko beteranoek lehiatu ziren, zuzenean 5000 metroko txapelketa burutuz.

Honako hauek izan dira lortutako emaitzak 🏁🏆

Gizonezko Junior K1:

  • Josu Urbistondo: erlojupekoan, 65.

Emakumea Junior K1:

  • Ana Martinena: 13.

Emakumea 23 urtez azpikoa K1:

  • Eider Amundarain: 23.

Gizonezko Senior K1:

  • Aimar Amundarain: 50.
  • Iñaki Fernandez: Contrarreloj 61.

Emakumea Senior K1:

  • Maite Etxabe: 33.

Gizonezkoa Beteranoa 35-39 K1:

  • Iñaki Fernandez: 13.

Emakumea Beteranoak 45-49 K1:

  • Maite Etxabe:🥇

Gizonezkoa Beteranoak 50-54 K1:

  • Vicente Royo: 31º

Gizonezkoa Beteranoal 55-59 K1:

  • Xabi Osa: 🥉

Bestalde Itxas-Gainen eskutik; elkarteko babesle eta bazkideei eskertu nahi da ematen diguzuen babesa (Euskal Kirol Portua, Zumaiako Udala eta Genelec Sistemak), zuek gabe ere ez litzateke hau guztia posible izango 👏🏻🏆

Datorren astean, martxoaren 21a, larunbata eguerdiko 15:00retan Zumaian bertan, klubeko txikienak arituko dira Eskola Kirolakeko proban. Zorte ona opa dizuegu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide