Txapelketa orokorrean, klubak bosgarren eta zazpigarren postuak lortu ditu maratoi motzean eta luzean, hurrenez hurren, beterano ligan ere bai, baita emakumeen Iberdrola ligan hirugarren eta laugarren postuak ere.
Ostiralean, K1 3.000 metroko maratoi motzeko txapelketarekin ekin zioten lanari Itxas Gaineko palistek, hainbat domina lortuz, eta beste zenbait emaitza on eskuratuz ere. Amaia Aizpurua eta Ana Martinena Espainiako txapeldunak bihurtu ziren, emakume kadete eta junior kategorietan, hurrenez hurren. Eider Amundarainek, bere aldetik, brontzezko domina eskuratu zuen emakumeen 23 urtez azpiko kategorian. Beterano mailan, Eukene Saezek urrezko domina lortu zuen emakume VET40-44 kategorian, eta Iñaki Fernandezek bosgarren postua eskuratu zuen gizon VET35-39 kategorian. Hemen emaitza orokorrak:
Maratoi motza
Kadete gizonak
- Xabi Martinena: 38.
- Xuban Arrizabalaga: 39.
- Josu Larrañaga: 46.
- Asier Oliva: 48.
- Darel Sainz: 59.
Kadete emakumeak
- Amaia Aizpurua:🥇
- Uxue Ezenarro: 10.
- Maddi Aizpurua: 17.
- Maddi Olaizola: 27.
Junior gizonak
- Josu Urbistondo: 34.
Junior emakumeak
- Ana Martinena:🥇
23 urtez azpiko gizonak
- Haritz Aizpurua: 8.
- Xabat Bergara: 22.
23 urtez azpiko emakumeak
- Eider Amundarain:🥉
Senior gizonak
- Aimar Amundarain: 19.
Senior emakumeak
- Irati Osa: 4.
VET35-39 gizonak
- Iñaki Fernandez: 5.
VET40-44 K1 emakumeak
- Eukene Saez:🥇
Larunbatean eta igandean, distantzia luzearen txanda iritsi zen. Goizean goizetik, Zumaiako juniorrek ekin zioten txapelketari. Ana Martinenak brontzezko domina eskuratu zuen emakume junior K1 18.000m lasterketan. Beranduago, senior eta 23 urtez azpikoen txanda iritsi zen: Aimar Amundarain 14. postuan helmugaratu zen gizonezko seniorretan (K1 28.200m) eta Irati Osak zilarrezko domina lortu zuen emakume seniorretan (K1 24.800m), Europako Txapelketarako txartela eskuratuz, ekainaren bukaeran Pitestin (Errumania) jokatuko dena. Eider Amundarainek, aldiz, brontzezko domina lortu zuen 23 urtez azpiko emakume kategorian (K1 24.800m), eta Haritz Aizpurua 13. postuan helmugaratu zen gizonezko kategorian (K1 24.800m).
Larunbat arratsaldean, kadete eta beteranoen txanda iritsi zen. Emaitzarik aipagarrienak honakoak izan ziren: Maite Etxabek urrezko domina lortu zuen emakume VET45-49 K1 14.600m kategorian, Xabier Osak brontzezko domina lortu zuen gizon VET55-59 K1 14.600m kategorian, eta Amaia Aizpuruak brontzezko domina lortu zuen emakume kadete K1 11.200m kategorian.
Igandean, K2 bikoteen txanda iritsi zen. Beteranoak goizean goizetik lehiatu ziren: Eukene Saezek eta Iñaki Fernandezek zilarrezko domina lortu zuten VET Sub50 K2 14600m mistoa kategorian, eta Eñaut Aizpuruak eta Maite Etxabek brontzezko domina kategoria berean. Beranduago, juniorren txanda iritsi zen: Ana Martinenak, Eider Ceciliarekin (Santiagotarrak K.E.) batera, selektiboan hirugarren postua eskuratu zuen. Azkenik, K2 seniorretan, Irati Osa, Eva Barriosekin (Durius Zamora) batera, bigarren postuan iritsi zen helmugarara, Europako Txapelketarako txartela lortuz. Gizonezkoetan, Xabat Bergara eta Haritz Aizpurua hamargarren postuan helmugaratu ziren K2 senior kategorian. Aimar eta Eider Amundarainek, aldiz,seigarren postua eskuratu zuten senior K2 mistoa kategorian. Hemen emaitza orokorrak:
Maratoi luzea
Kadete gizonak K1 11.200m
- Xabi Martinena: 20.
Kadete emakumeak K1 11.200m
- Amaia Aizpurua:🥉
- Maddi Aizpurua: leman matxura.
Kadete gizonak K2 11.200m
- Asier Oliva / Darel Sainz-Maza: 18.
- Xuban Arrizabalaga / Josu Larrañaga: leman matxura.
Kadete emakumeak K2 11.200m
- Uxue Ezenarro / Maddi Olaizola: 11.
Junior gizonak K1 21.400m
- Josu Urbistondo: 24.
Junior emakumeak K1 18.000m
- Ana Martinena:🥉
23 urtez azpiko gizonak K1 24.800m
- Haritz Aizpurua: 13.
23 urtez azpiko emakumeak K1 24.800m
- Eider Amundarain:🥉
Senior gizonak K1 28.200m
- Aimar Amundarain: 14.
Senior emakumeak K1 24.800m
- Irati Osa:🥈
Junior emakumeak K2 18.000m
- Ana Martinena / Eider Cecilia:🥉 (selektiboa)
Senior emakumeak K2 24.800m
- Irati Osa / Eva Barrios: 🥈(selektiboa)
Senior gizonak K2 28.200m
- Haritz Aizpurua / Xabat Bergara: 10.
Senior mistoa K2 24.800m
- Aimar Amundarain / Eider Amundarain: 6.
VET35-39 gizonak K1 18.000m
- Iñaki Fernandez: 4.
VET45-49 emakumeak K1 14.600m
- Maite Etxabe:🥇
VET55-59 gizonak K1 14.600m
- Xabier Osa:🥉
VET45-54 gizonak K2 18.000m
- Vicente Royo / Xabier Osa Aramendi: 10.
VET Sub50 mistoak K2 14.600m
- Eukene Saez / Iñaki Fernandez:🥈
- Eñaut Aizpurua / Maite Echave:🥉
Ana Martinena Espainiako federazioaren erabakiaren zain gelditu beharko da, lehenengo bi postuak Europako txapelketarako selektiboak baitziren.
Klubaren hurrengo helburu nagusia nazioartean Ibaietako Espainiako Txapelketa izango da, hau da, Cinca ibaiaren jaitsiera, ekainaren bukaeran ospatuko dena.
Itxas Gain klubak zorionak eman nahi dizkie txapelketa honetan parte hartu duten kirolari guztiei, eta bereziki modalitate honetan lehen aldiz aritu diren debutatzaileei, eguraldi-baldintzak benetan gogorrak eta muturrekoak izan baitira.
Era berean, gure babesleen laguntza eskertu nahi dugu, haien ekarpenik gabe ezinezkoa izango bailitzateke horrelako bidaiak egitea eta honelako esperientzia aberasgarriez gozatzen jarraitzea. Eskerrik asko guztioi!