Sellaren Nazioarteko Jaitsieraren 88. edizioa jokatuko da abuztuak 8an Asturiasen, eta Itxas Gaineko palistak irrikitan daude bertara joateko. Kadeteetatik hasi eta beterano kategorietara arteko piraguistak abiatuko dira Zumaitik Ribadesellara esklusiboki lasterketan parte hartzeko.
Guztira 29 taldekide aterako dira Itxas Gainetik, baina batzuk Euskadiko Selekzioaren eskutik egingo dute. Hain zuzen, Maite Etxabe eta Asier Aizpurua, senior misto K2 kategorian; Xabat Bergara eta Iñaki Fernandez, senior gizon K2 kategorian; Irati Osa, emakume senior K1 kategorian; eta Aimar Amundarain, gizon senior k1 mailan.
Hala ere, beste 21 palista Itxas Gain ordezkatuz aterako dira: Darel Sainz, Amaia Aizpurua, Maddi Olaizola, Josu Larrañaga, Uxue Ezenarro, Xuban Arrizabalaga, Xabi Martinena, Danel Cuadrado, Josu Urbistondo, Oihan Irizar, Izar Iruretagoiena, Eider Amundarain, Andde de Anta, Oier Aizpurua, Maddi Aizpurua, Eñaut Aizpurua, Iñaki Fernandez, Eukene Saez, Joseba Romatet, Vicente Royo, Bibi Olaizola, Josu Etxaniz eta Iosu Arrizabalaga.
Estropadaren luzeera desberdina da kategoriaren arabera. Kadete eta beterano +50 kategoriek 15 kilometro egin beharko dituzte, Llovio herrian beraien proba amaituz. Gainontzeko kategoriek aldiz, Arriondasetik Ribadesellaraino jeitsi beharko dute, 20 kilometro eginez.
Zorte ona opa nahi diegu gure palista denei💪🏾💪🏾 Asteburu ikaragarria pasa.