Izena emateko epea ireki du Itxas Gain piraguismo klubak

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Itxas Gaineko piraguista talde bat. (Itxas Gain)

Piraguan trebatu nahi dutenek Itxas Gain klubean dute horretarako aukera. itxasgainuda@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena.

Zabalik dago Itxas Gain piraguismoko klubean izena emateko epea. 8 urtetik gorako haurrek eta gazteek izango dute Zumaiako taldean aritzeko aukera.

Irailaren 29an hasita, astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira entrenamenduak, 16:45etik 18:00etara. Entrenamenduek aukera emango dute piraguismoan hasteko, ikasten jarraitzeko, teknika hobetzeko nahiz lehiaketetarako trebatzeko.

Itxas Gain taldean izena eman nahi dutenek nahiz informazioa eskuratu nahi dutenek itxasgainuda@gmail.com helbidera idatz dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide