Gipuzkoako Eskola Kirolaren piraguismoko bigarren jardunaldia Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia

Hainbat piraguista gazte, azaroaren 7ko jardunaldian. (Itxas Gain)

Pasa den azaroaren 7an Gipuzkoako Eskola Kiroleko jardunaldia izan zen Zumaian. Gipuzkoako piraguistez gain, Nafarroakoek ere parte hartu zuten.

Joan den azaroaren 7an, Gipuzkoako Eskola Kirolaren piraguismoko bigarren jardunaldia ospatu zen Zumaian. Ekitaldiak parte-hartze handia izan zuen, Gipuzkoako hainbat klubetako kirolariez gain, Iruñeko eta Tuterako (Nafarroa) klubetako piraguistak ere bertaratu baitziren.

Jardunaldia 15:30ean hasi zen, alebin mailako neska-mutilen irteerarekin. Hauek 1.500 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Bi minutu geroago, benjamin mailako neska-mutilen txanda izan zen, 750 metroko ibilbideari aurre eginez.

Gaztetxoenen probak amaitu ondoren, infantil mailako mutilek hartu zuten irteera, 3.000 metroko ibilbidea egiteko. Bi minutu geroago, infantil mailako neskek ekin zioten probari, distantzia bera osatuz.

Eguraldi bikainak eta kirol-giro apartak lagunduta, jardunaldia giro ederrean igaro zen. Parte-hartzaileen artean ilusioa, kiroltasuna eta laguntasuna izan ziren nagusi.

Itxas-Gainetik, eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki Okin eta Dia supermerkatuei, jardunaldi hauen antolakuntzan eskaintzen diguten laguntzagatik. Haien lankidetzari esker, parte-hartzaile guztiei banatzen zaizkien askariak eskaini ahal izaten dizkiegu.

Eskerrik asko zuen babesagatik eta eskola-kirolarekin duzuen konpromisoagatik!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide