Zurrumurrua bazegoen arren, urriaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundiak edozein motatako animalien elkarguneak debekatu ditu, dermatosi nodular gaixotasuna dela eta. Horrek zuzenean eragiten diete azoka, feria edo gainontzeko ekitaldiei.
Itziarko Peria Batzordetik adierazi nahi dugu aurtengo Peria animaliarik gabe izan arren, ospatu egingo dela. Egokitzapen lana egin, eta aurten sagarrari lotutako erakusketa indartuz, urtero lez ospatuko da.
Animalien hutsunea betetzeko, makinariaren presentzia areagotuko da eta aurten lehen aldiz, sagar posturik onenaren saria jarriko da. Bertan, postuaren itxura, kalitatea eta sagar mota ezberdinen barietate kopurua baloratuko dira. Eta sagar biltze lanetan erabiltzen den makinaria ugarituko da.
30. Peria izanik, ahalegin berezia egiten ari dira inoizko Periarik ederrena izan dadin eta jendearen erantzuna urterokoa izango delakoan daude.