Bilbokoa, beste behin ere, gure helburuak lortzeko falta zaigun bidea aldarrikatzeko momentu indartsua izango da. Aurten manifestazio bakar bat izango da Bilbon.
Bi urte daramatzagu, osasun neurriak tarteko, urtarrileko Bilboko mobilizazio jendetsua gauzatu ezinik. Orain da garaia, orain! Asko baitira lortu gabe dauden helburuak, eta horien konponbidea euskal gehiengo politiko eta sindikalen bultzadaren esku dago, baina baita, funtsean, jendartearen mobilizazioaren menpe ere. Horrexegatik, Zumaian, beste hainbat herrietan bezala, gabonetan ere ekimen andana izango da.
Autobuserako izen-ematea, Kantauri eta Inpernupe tabernetan ez ezik, esteka honetan datuak idatzita ere egin ahalko da.