Urtarrilaren 7an ospatuko den preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioaren harira, ekimen andana antolatu du Zumaiako Sarek. Lehenengoa ostiral honetan antolatuko den mus txapelketa.
Txapelketan izen-emateak 12€ balioko ditu eta bikoteak gaueko 10etan Inpernupen aurkeztu beharko du horretarako. Bikote irabazlearentzat saria Aita Mari jatetxean otordu bat izango da, bigarren sarituari, berriz, bi ardo botila eta txuleta emango zaizkio.