20 parte hartzaile izan ditu Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen alde antolatutako l. pala txapelketak. Jule eta Jokin Gorostola anai-arrebak izan dira txapeldunak finalean Haritz eta Libe Eizagirren anai-arrebei gailendu ondoren.
Antolakuntzatik pozik gaude goizean frontoian sortutako giroarekin. Honekin batera herritarrei gonbita luzatu nahi diegu Bilbon datorren larunbatean egingo den manifestaziora joateko.
Inpernupe eta Kantauri tabernetan dago izen-emateko aukera edo baita esteka honetan ere.