Kale-izenak

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Urbieta 2017ko ots. 10a, 16:12

Kale-izenen inguruko hausnarketa arina...

Bidaiatzen dudanean, bisitatzen ditudan tokiko kale-izenei begira jartzeko ohitura dut. Askok bertako pertsonaia ezagunen izenak eramaten dituzte. Egia esan, berez, pertsona horien biografia ezagutzeko gogoa sartzen zait momentu horretan, baina gero ia inoiz jartzen naiz Interneten edo gidaliburuetan irakurtzen.

Zumaiako kale-izendegian hainbat pertsonaien izenak ditugu: Angeles Sorazu, Olazabal Idazkaria, Victoriano Arrate, Ortega y Gasset… Baina ba al dakigu benetan nortzuk izan ziren? Interesatzen al zaigu?

Izen-deitura dituzten kaleak eztabaidagai izan daitezke. ‘Zer egin dik/n ba kale bat merezi izateko?’ ‘Ez dek zumaiarra!’ ‘Emakumeek ez dute apenas erreferentziarik…’. Denbora luzez hitz egiteko gaia izan daiteke.

Aurreko batean Espainian zehar kale batzuek zituzten izen xelebreen inguruan erreportaje bat irakurri nuen. Salsipuedes, Mario Bros, Cantando Bajo la Lluvia, La isla del Tesoro… Horrelako izenak agertzen ziren. Gure herriko izendegia irakurrita, oraingoz behinik behin, ez dugu izen berezi edo xelebrerik. Baina zergatik ez jarri?

Sei hilabetez Txileko Santiagon bizi izan nintzen eta nire kaleak Lota izena zuen. Gure euskalkian ‘lotara’ hitzaren laburdura bezala erabilia. Pila bat gustatzen zitzaidan. Gero, Hego Amerikatik zehar egin nituen bidaietan hainbat izen berezi aurkitu nituen, hala nola, Rua Unai (Sao Paulon), Suspiros kalea (Uruguain)…

Zein aukera iruditzen zaizue hoberena? Pertsonaia izenak jartzea herriko kale, plaza eta abarrei edo izen frikiak jartzeko ordua da?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide