Aurretik nire zalantzak nituen Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria forenseak gidatzen duten saioaren inguruan. Estetikak (kamera geldo horiek) atzera botatzen ninduen eta saio batzuek (Asuntarena eta Aintzane Garayrena) ez nituen ulertu Etxeberriak, hezurren irakurleak parte hartu ez zuelako. Batzutan beldur nintzen ea sentsazionalismo merketik hurbil ez ote geunden eta izan ziren saioak amaitu gabe utzi nituenak. Baina atzokoan denak funtzionatu zuen: bai kontatzen zuen historiagaik, eta Euskal Herriko historian eta hemendik haruntzago izandako oihartzunagatik, bai aukeratutako testigantzengatik: Pili Zabala, Iñaki Gabilondo kazetari eta Etxeberriaren lehengusua, Iñigo Iruin abokatua, Entzutegi Nazionaleko fiskal ohi Ignacio Gordillo eta Intxaurrongon torturatua izan zen Ion Arretxe idazlea (azken begirada hori). Baina, bereziki, Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak identifikatu zituen Paco Etxeberria bera: bere hitzetan mina, haserrea eta goragalea sumatzen da hainbeste urte ondoren.
Atzoko saioa oso ona izan eta hori aitortu beharra dago. Gauzak diren bezala.
Saioa EITB nahieran ikusi daiteke edo hemen.