Eskerrik asko Julyren familiari festa xume honen parte izateagatik. Zuentzako ere bazen. Eskerrik asko Aitor eta Daniri, Los Burbujas bezala emandako saioagatik. Seguru ez duzuela inoiz izan hain programadore kaxkarrik. Eskerrik asko Koldo Landaluzeri, kartel eta idatzi eder horiek egiteagatik. Eskerrik asko Kepari, Kabi taberna festa honetarako uzteagatik. Eskerrik asko Iñakiri, alde teknikoagatik. Eskerrik asko Juan Carlos, musika jartzeagatik. Eskerrik asko Saldari: omenaldi-festa honen ideia zurea izan eta ezin agertu arazo batzuk medio. Ondo igarri zen zure eta zure musikaren falta. Eta eskerrik asko han egon zineten guztioi!
Eta July, zauden tokian espero dut atera genuen zarataren oihartzuna helduko zitzaizula. Zer? Zer diozu? Nola okurritu zitzaidan Jeanette-en kanta hura jartzea? Eske dagoeneko kaña dezente zihoazen, eta... Kantak hobeto nahastu behar direla? Ya, baina... Pink Floyd jarri nuen! Zer? Ez dudala ideia putarik? Bale, bale...