Sarean begira nengoela bideo honekin egin dut topo. Bilbo eta Zumaia arteko bidaia jasotzen du; ia bi ordu jarraian, plano bakarrean, treneko kabinatik hartuta. Eta, nola esan, badu halako tono hipnotiko bat (musika kendu eta klank-klan klank-klan mantendu izan balute, hobe), badu zerbait.
Azken aldian Slow Television delako saioak jarri dira modan Eskandinavian: itsasontzi baten bidaia Norvegiako fiordoetan zehar, egurra erretzen duen tximinia baten irudiak, etab. Bidaia honek ere badu honen ukitua, etxeko sofako epeltasunean, tren bateko leihotik begira, ametsetan hasteko.
Zer ona, Kattan! A zer gozatua Deba eta Zumaia arteko tartean, orain arte kanpotik ikusita neuzkan tunel luze horietan barrena.
Orain Zumaia eta Donostia artekoa bilatu behar...
Imanol, hemen duzu Bidexpress zaharraren bideoa, Donostia eta Eibar bitartekoa. Abiadura bikoiztuta dago bideoan. Aldapa behera joanda ere ez zen tren hau hain azkar ibiliko. https://www.youtube.com/watch?v=dey9x9jjQjk
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!