Flysch traila... Marten?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2020ko mar. 11a, 19:36

Pasa den asteburuan nire koinatuak argazki hau bidali zidan whatsapp bidez. "Flyscha Marten... bitxia". 

Argazkia mugikorrean nuela, inguruko jendeari galdezka hasi nintzen: "hau non dago?". Algorrin zela zioen batek, Itzurunen besteak. Hurrengoak "lur hori gorriegia da...". Eta bai, Marte planetako irudia da, eta bai, han ere badago flyscharen antzerako fenomeno geologikoa, edo hala dirudi, behintzat, argazkiari begira.

Eta buruari bueltaka hasi nintzen. Marten flyscha badago, flysch trail lasterketarik izango al da? Eta nork korrituko dute? Martzianoek bakarrik? Edo izango dira beste planetetako ordezkariak ere labarretan gora eta bera? Eta zein izango da Marteko Bosco? Eta Juanito Oiartzabal? Galdera asko, erantzunik ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide