Bideo hau ikusi dudan arte:
Tres dias continuos de movimiento de las plantas. pic.twitter.com/LPP9LQgpjt
— Robb Stark (@robertroxx) April 13, 2020
Time lapse teknika erabilita egin du bideoa., bost minutuan behin fotograma bat aterata. Hiru eguneko lanaren laburpena da, eta niri hipnotikoa iruditzen zait. Baita hein batean beldurgarria ere. John Wyndhamen The day of the triffids liburua ekarri dit burura.
Alboan dudan kaktusari begira jarri naiz, ea hau ere mugitzen hasten zen. Baina ez, jabea bezain alperra da hau.