David Pablosen 'En el camino' dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Juanma Gurrutxaga Zubizarreta 2026ko uztailaren 27a

'En el camino' filmeko fotograma bat.

Hunkituta atera nintzen zinetik pasa den astean, triste oso.

Bilbon nengoen, ikusi nahi nuen En el camino filma han jarri zuten eta. Hausnarrean nenbilen eta 80ko hamarkadan Getariako jatetxe batean lanean nenbilela ezagutu nuen turista bat etorri zitzaidan burura, Trini.

Egunero gosaria zerbitzatzen nion eta berriketan egoten ginen. Horrela hitz egin zidan Indiara egin zuen bidaia baten inguruan: "Juanma, inoiz Indiara joaten bazara EZ zaite Kalkutara joan". Bera bai, bera izanda zegoen.

Ni Kalkutara ez, ez naiz joango, ez behintzat turista bezala baina barruak mugitzen dizkidaten filmei ezin diet uko egin eta nahiz eta jakin fikzioa direla, fikzioa erabiliz egiten diren izugarrizko lanen kalitateaz gozatzen dut. Fikzio onak sinesgarria izan behar omen du eta bai sinesgarria da En el camino. Aupa David

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide