Intsektu hauek sortzen duten arriskuak errepikatzen jarraituko dut.
Adituek ohartarazten dutenez, liztorrak ikustea habien hurbiltasunaren sinonimo izaten da; habia ehun metro baino gutxiagora egongo da. Ale hauek egun dezente daramate biraka San Jose kalean, San Juan Egoitzako lorategietan.
Bertako barandetako baten eskudeleko egurretik zelulosa "biltzen" ari ziren. Beren habiak egiteko erabiltzen duten zelulosa, alegia.
Kontuz! Gero eta handiagoak eta arriskutsuagoak dira.