Hari-mutur asko dauzka kartel, pankarta, pegatina eta pintaden gaiaren matazak, eta zer muturri tira, askoz gehiago dira mataza ez korapilatzeko egin beharreko galderak.
Pintada eta grafitiek noiz uzten diote ganberrada izateari, eta arte bihurtu?
Herri-hirien estetika beti subjektiboaren izenean zilegi al da zentsura?
Zigorrak nahi ditugu, ala pedagogia?
Nola lantzen da elkarrenganako errespetua, norberaren libertateak norberaren etxera murriztuta ala tolerantziaren bidetik ahalik gutxien urratuta?
Galdera horiei eta beste hainbati heldu zieten Berria egunkarian (hemen) eta Arrosa sareko Zebrabidea programan (hemen), besteak beste Zumaiako auzia hizpide hartuta. Irakurri eta entzun nahi badituzue ere.
Eta irudimena goxatzeko, Bansky (orain) handiaren grafiti eder hori.
Guk garbi daukagu: Kalea Guztiona Da