"Elkarlan akordio eta adostasun bideei heldu nahi die Udalak". Hala diozue gaur bertan urtebeteko zuen agintaldiari buruzko "irakurketan". Eta gainera, "herritarrekin eta herriko eragileekin... izandako hartu eman aberasgarri eta interesgarria" azpimarratzen duzue. Zeinen erreza den idaztea eta zeinen urruna den errealitatea. Bost hilabete daramatzazue azkenaldian Zumaian talde eta eragile gehien bildu duen Kalea Guztiona Da ekimenari bizkar emanda.
Ez duzue entzun nahi. Ez duzue hitz egin nahi. Baina guk berriz diogu; arazoa handitu aurretik politika egiteko era autoritario zaharra alboratu, ez zaitezte zuen debekuetan mozkortu eta entzun herriko eragile eta herritarren iritzia.